October 13th, 2008 kopros
CHDKri buruz dakidana idatziko dut, atzo jarri nuen nire kameran eta oraingoz primeran doakit. Esperimentuak egiten jarraitu beharko dut. Oraingoz pega barik.
Zer da eta zertarako da?
- Canon kamera kompaktoentzako hack bat da. Digic II eta Digic III daukatenak.
- SD txartelean instalatzen duzu ta bertatik gehitzen dizkio aukerak kamerari.
- Obekuntza nagusienetakoa, RAW formatuan gordetzen dizkizula argazkiak. 16 bitean ez, 10 bitean, baina JPGn baino kalitate obean.
- Obturadorearen abiadura eta diafragma alda daitezke kamerak dakartzanetik aratako, horrela, abiadura 1/80000ra edo 64 segundura, eta diafragma 16koa ere jarri daiteke.
- Gadget ikusgarriak: Time Lapse Photography, Motion Detection, …
Badago web horri bat honi dedikatua, eta bertatik jeitsi daiteke programa eta bertan esaten dizkizute eman beharreko pausuak. Ingelesa dakienarentzat horrialde honetara joatearekin nahikoa du: CHDK Wiki.
Piskat galdurik ibiltzen direnentzat, hauek dira eman beharreko pausuak, hizkuntza ulergarrian adierazita, puntuz puntu:
- Norberak behar duen kameraren programa bilatu hemen. Ta ordenagailura jeitsi.
- CARDTRIKCS programa jeitsi hemen . Honen bidez SD targeta erabilgarri bihurtzen da.
- SD targeta ordenagailuan sartu, ta Cardtricks zabaldu. Pausuak jarraitu.
- SD targetan karpeta bat sortu, ta CHDK deskomprimidu ondoren, bertan sartu artxiaboak. SD targeta BLOKEATU (OSO GARRANTZITSUA).
Ez bada argi geratu edo arazorik izanez gero, bilatu foroetan edo orri ofizialean saiatu ulertzen.
Obekuntza nabariak RAW formatuan gordetzean datza. Baita bateriaren informazioa, eta historiogramak, eta abarreko gadgetak dauzka. Apurkanaka deskubritzekoak. RAW eta jpg, argazki biak gordetzen ditu batera. RAW Formatua Canonena da, CRW. Nik gero Adobe Photoshop S3an zabaltzeko DNG formatura pasatzen ditudan programa hemen jeitsi daiteke.
Igoko nuen adibideren bat baina oraindik CHDKren menuko “dark value” etab. ez ditut kontrolaten eta argazkiak beltz gutxirekin ateratzen dizkit. Definizioan asko irabazten da, baina gero RGB kapak, beltzak, txuriak, hoiek kontrolatzen jakin behar da. Horregatik ez dut jarri konparazioko adibiderik JPG Vs. RAW. Batenbatek kontrolatzen badu formatu hori, edo web orrialderik ezagutzen badu, jarri dezala linka.
(Ups! Azkenean laguntza eman beharrean, laguntza eske bukatu dut)
Posted in internet | No Comments »