“ia dena” Jon Mantxi
June 7th, 2009 Iñaki Posted in agenda, gipuzkoanos, publicaciones | No Comments »

ia dena
komiki bilduma 1997-2007
Egilea: Jon Mantxi, 2009.
Autoekoizpena.
Kaleratu berri da IA DENA komikia, Jon Mantzisidor-ek ezizen desberdinekin urteetan zehar argitaratu dituen komikien bilduma.
Besteak beste Euskaldunon Egunkaria, Berria, Ostiela, Nabarra, Baleike, Aizu! eta abarretan argitaratu ziren komiki zintak, orrialde batekoak edo istorio luzeagoen bilduma bat da. Tartean inoiz argitaratu ez ziren ale batzuk ere badaude. 100 orrialdetan 10 urteko ibilbidearen laburpen bat.
Euskaraz hutsez, umorezko komiki bat helduentzat. Eguneroko gaiak ikuspegi pertsonal batetik landuak, ironia garratza eta absurdoaren mugetan.
Jendaurreko aurkezpena ekainak 19an izango da Bilboko Anti liburudendan Mursego-ren musikaz lagunduta.

Leave a Reply