LaVidak.org

La Vida-ren webgune ofiziala - Web oficial de La Vida

69. edizioa, 2008ko abuztua / Edición nº69, agosto de 2008
Jon Mantzisidor Brooklyn-en Marc Ribot-ekin

Jon Mantzisidor Brooklyn-en Marc Ribot-ekin

Marc Ribot y Los Cubanos Postizos-en kontzertua ikusteko aukera izan genuen uztailaren 4ean Brooklyn-en. Oso kontzertu berezia izan zen, erdi inprobisatua eta zoroa. Musiko asko igo ziren eszenatokira, hoien artean Lucia Pulido kantari kolonbiarra, Cotito (Peruko kajoi-jolerik ezagunenetakoa), La Cumbiana aYeYe taldea,... denak oso zapore hispanoa eta auzokoa... guztiok dantzan bukatu genuen.

Marc Ribot gitarrajolea ezaguna da Tom Waits-ekin egin duen lanagatik, edo John Zorn-ekin jotzeagatik, baina horrez gain bere talde propioak zuzentzen ditu: Los Cubanos Postizos (Arsenio Lópezen-en musikan eta Kubako musikan oinarritua), Ceramic Dog (jazz-rock hirukotea), Spiritual Unity (Albert Ayler-en free jazza berrinterpretatzen duen taldea) eta bakarkako proiektua (gitarra experimentala Fred Frith-en eran, musika klasikoa eta jazz-arekin nahastua). Oraindik ere New York-eko Downtown eszenako musikorik aktibonetakoa izaten jarraitzen du.

Erabiltzen duen materiala: Gibson ES-125TDC, Fender Telecaster eta Harmony Stratotone gitarrak. Fender Deluxe Reverb eta Fender Vibrolux® ampliak.

LaVidak.org/blog | inaki@lavidak.org | LaVidak/Banners | LaVidak RSS | Calamity-Jane.net